XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GLOSARIOA

Aliantza Hirukoitza. Alemania, Austria-Hungaria eta Italiak Entente Cordiale-ren aurka osatutako aliantza militarra.

ANSEA. Asiako hegoekialdeko estatuen elkartea.

EEE-ren antzeko merkatu bateratua eratu nahi dute.

Asiako gotorleku horren aurrean, Australia eta Zeelanda Berriaren laguntzaz EEBB-ek APEC (Asia-Barea Kooperazio Ekonomikoa) sortu dute.

EEBB-ak eta zona horretako estatu guztiak biltzen ditu.

Balkanizazioa. Lehengo inperio multinazionaletako (otomandarreko edo austro-hungariarreko) gizarteak Europako estatu nazionalen eta tzarren Errusiaren arteko konponezin eta anbizioengatik azkar desegin eta estatu desberdinetan sakabanatzea.

Bikoiztasuna. Bi ezaugarri desberdin batera izatea.

Burokrazia. Enplegatu publikoek edo alderdiko aparatuan postua dutenek osatutako multzoa.

Estatuko arazoetan talde horrek eragin handiegia izatea.

Desburokratizazioa. Burokraziak (normalean alderdi zuzendariko kideek) Estatu-negozioetan duen eragin handiegia murrizteko hartutako neurriak.

Entente Cordiale. Lehen Mundu Gerra baino lehen Frantziak, Britainia Haundiak eta Errusiak Aliantza Hirukoitzaren kontra egindako aliantza militarra.

Fanatizazioa. Jendetzak sutsu eta irrazionalki sineste edo iritzi erlijioso, razial, nazional edo bestelakoak defendatzen ditueneko egoera.